Egutegia

calendarios para el blog o página web plantillas curriculums vitae

Bisita kontagailua

Bilatu...

Jarrai gaitzazu! ;)


MusicPlaylistView Profile
Create a playlist at MixPod.com

ADV

Atzerako kontaketa

viernes, 1 de abril de 2011

Eskolari buruzko iritzia

Gure ustez, kartzela bat dirudi, oso iluna da,oso zaharra da... Horrelako iritzi asko aurkitu daitezke, baina iritzi bakoitzak pertsona batekpentsatzen duena adierazten du, eta horregatik inor ezluke inor epaitu behar.

Bloga

Ez zaigu ondo iruditzen google-n bilatzen baduzu eskolari buruzko argazkirik, blogeko argazkiak ateratzea.

Eskolan webgune sozialetan sartzen galaraztea

Ez zaigu ondo iruditzen, egiteko ezer ez badugu, zer egin dezakegu bertan sar ezin bagaitezke? Eta,konturatzen al zarete,horri esker gehiago kexatzen garela, aspertuta gaudelako?

Eskolan, bizkar gainean pisua ez jartzeko esaten duen kartel bat dago

Ez badute pisua eraman dezagun nahi, ez bidaltzea etxerako lanik. Edo bestela, orri gutxiagoko liburuak erabil ditzakegu.

Euskaldun guztiak ETAkoak garela esaten dute

Ez dahorrela; bakoitzak nahi duen moduan pentsatzen du. Zu,adibidez, Madrilera joaten zara, eta euskaraz hitz egiten entzuten bazaituzte, ETAkoa zaren galdetzen dizute. Horrela hasten bagara, Madrilgoa jendea Kapitalista bat da, Ingeles Guztiak IRAkoak eta Errusiar guztiak sobietikoak.

miércoles, 30 de marzo de 2011

Michael Jacksonen bideoak

Michael Jacksoni buruzko bitxikeriak



  • Pepsiren iragarki bat grabatzen ari zen bitartean, Jacksonek hirugarren mailako erredurak jasan zituen ilean eta gorputzeko beste zenbait ataletan. Konpentsazio gisa, enpresak 1.000.000 milioi dolar ordaindu zizkion, baina berak erretako pertsonentzako ospitale bati dohaintzan eman zizkion (orduz geroztik “Michael Jacksonen Erretakoentzako Zentrua” deiturikoa).
  • Azaleko gaixotasun bat pairatzen du, bitiligo deiturikoa.
  • Bi aldiz ezkondu da: lehen aldia Lisa Marie Presleyrekin (Elvis Presleyren alaba), eta bigarrena Deborah Rowe erizainarekin, berekin bi seme izan zituelarik: Michael eta Paris. Abeslariak, bi hauetaz gain, hirugarren seme bat eduki zuen, Prince Michael II, bere esperma alokairuzko ama batengan isuriaz jaiotakoa.
  • Thriller albuma historiako salduena da.
  • Victory albuma CD formatuan kaleratu zen lehena da.
  • Historiako musikaririk sarituena izan da 405 sari dituelarik, horien artean 18 Grammy.
  • Guiness World Recordek dioenez, historiako musikaririk arrakastatsuena da, bere karreran 750 milioi disko saldu ditu eta.
  • Erakunde benefikoei diru gehien dohaini dien artista da, 300 milioi dolarrekin 39 erakunderi lagunduz.
  • 2002. urtean, Men In Black II pelikulan agertu zen laburki.
  • Bi pederastia salaketa ditu.
  • 1985ean, The Beatles-en abesti esanguratsuen autore eskubideak erosi zituen.

Inauteriak

Apunta zaitezte eskolako Inauterietara! Ostegunean, azkeneko 2 orduetan, Ondo pastuko dugu!

viernes, 11 de marzo de 2011

Munduaren bukaera

Munduaren bukaerari buruzko 10 teoria erakutsiko dituku:
1. Reinhard Stindlen teoria: Munduaren bukaera aldakera klimatikoarekin batera etorriko zela esaten zuen, eta errua gizakioi butatzen zigun.
2. Reinhard Stindlen bigarren teoria: Telomeroen desagerpena.Telomeroak, edozein animaliaren kromosomen puntetan dauden tapoiak dira, beraiek kromosomak inestableak izatea galarazten zuten.
3. María Zambónen teoria: Gripearen ondorioz, azkeneko lau urte hauetan, jende asko hil dela eta urte batean 20.000.000 pertsona baino gehiago hil zirela. Bere ustez, horrelako epidemia batekin, mundu guztia hil daitekeela.
4. Paul Wilkinsonen teoria: Berak uste du, terrorismo eta armen ondorioz bukatuko dela; noizbait arma biologiko eta kimiko bat sortuko dutela eta horren ondorioz mundua bukatuko dela.
5. Lord Gardenen teoria: Gerra nuklear baten ondorioz bukatuko dela uste du.
6. Donald Yeomansen teoria: Uste du meteorito batek lurraren aurka talka egiterakoan suntsituko dela baina ez dela pasatuko 1.000.000 barru arte. Gertaera hau hegazkin istripu bat bezalakoa izango da.
7. Hans Moravecen teoria: Robotek mundua 2050. urtean menperatuko dutela esaten du.
8. Nir Shaviven teoria: Izar batek eztanda egitean, izpi kosmiko batzuk botako dituela eta lurra izoztuko dela uste du.
9. Bill McGuireren teoria: Supersumendi baten eztandan sortutako labak lurra estaliko duela uste du.
10. Richard Wilsonen teoria: Zulo beltz batek lurra jango duela uste du.

miércoles, 2 de marzo de 2011

Eskola

http://tokialai.org/

Toki-Alai:

Lehen eta bigarren hezkuntzako eskola da.
Zaharra bda eta gaztelu baten ondoan dago, Behobiaren goialdean.

viernes, 18 de febrero de 2011

Stop Motion


1. Argazkiak atera genituen gu mugimenduan geundenean.
2. Ordenagailura pasa genituen.
3. Movie Maker-ekin, argazki guztiak bideo batean sartu genituen.
4. Musika bilatu genuen.
5. Musika Audacity programarekin ireki eta editatu genuen.
6. Bideoa eta musika elkartu genituen.